martes, 29 de enero de 2008

Illuntzar

Nahiz eta negu gorrian egon eguraldi aparta izan genuen igandean, azkenean Illuntzar aldera jo genuen, Bizkaiko bihotzean edo Goio Monrealek esan zuenez Bizkaia nuklearraren erdian..
Txikia bada ere mendi honek dituen bistak ikusgarriak dira, Aralar, Aizkorri, Erlo, hurbilago Bedartzandi eta Urregarai, Oiz. Bestaldetik direlarik Sollube, Ganeko, Serantes, urrunago Lunada aldeko mendiak…




Denbora sobera tontorrean egon ondoren itxasoruntz jo genuen mendi lerroa segituz, baina sastraka ugari, heziak nonahi eta azkenean bueltatu ginen Narbanizera, bertan patxadaz zerbait jan ostean etxera. Egun zoragarria benetan!

2 comentarios:

kamu dijo...

Otro día bonito para una bonita excursión.

Jon dijo...

Zoragarri, benetan!!!