viernes, 9 de diciembre de 2011

111127 Urko eta Kalamua

Aspaldiko partez euskalde horretara joan gabe geunden eta egutekiak agindurik, erabaki genuen Eibar aldera jo eta lar industrializatuta dagoen herriari arnasa ematen dioten mendiak bisitatzera joan ginen.
Lehenengoz Arratera doan errepidea hartu eta 3 km iritsi aurretik ezkerretara eta Ixua mendatean laga genuen kotxea. Alde bietan ditugu mendiak, beraz argazki-kamera hartu, motxila barik eta Urko aldera jo genuen, aparkalekutik hasten da bidea, marka batez seinalaturik, problemarik gabeko bidea da tarte txiki bat izan ezik bustituta egonez gero, langa bat zeharkatuz Eibar bertatik datorren bidearekin lotu eta azken aldapa hartuz tontorrera iristen gara. Ikuspegi ederrak ditugu handik, behelainoa eta gainetik Anboto zein Oiz aldean dugularik, ezin ederragoa bista.
Bueltako bidea berbera Ixuako aparkalekura, orain bai motxila aldean dugula hasten gara Kalamuarako igoera, sagardotegi baten ondotik errepide batetik segituz, markak baino ez ditugu jarraitu behar, lehenengoz Kalamuko lautadara heltzeko eta gero kaskora, hura pena, lainoz beterik topatzen dugu eta ezin ikusi Lekeitio, Motriku zein Debako arrantzaleek lurreratzean lehendabizi ikusten duten mendia. Pixkatxo baten itxaron ondoren eta ikusirik lainoa kentzen ez zela, Arratera jo eta bertan ahoratu genuen bokata.
Ibilaldia polita eta Kalamuako bidea komenigarria umeekin joateko.

No hay comentarios: