Txikia bada ere mendi honek dituen bistak ikusgarriak dira, Aralar, Aizkorri, Erlo, hurbilago Bedartzandi eta Urregarai, Oiz. Bestaldetik direlarik Sollube, Ganeko, Serantes, urrunago Lunada aldeko mendiak…

Denbora sobera tontorrean egon ondoren itxasoruntz jo genuen mendi lerroa segituz, baina sastraka ugari, heziak nonahi eta azkenean bueltatu ginen Narbanizera, bertan patxadaz zerbait jan ostean etxera. Egun zoragarria benetan!

2 comentarios:
Otro día bonito para una bonita excursión.
Zoragarri, benetan!!!
Publicar un comentario